Usandizaga Peñaflorida Amara BHI-ko ikus identitate diseinua, ikastetxe bertan egina. Marka urte asko egon ondoren aldaketa sakona behar zuen, zentroaren baloreak eta ezaugarri nagusiak transmititu ahal izateko.
UPA Donostian kokatuta dauden bi zentroz dago osatuta, Usandizaga batxilergoa, eta Peñaflorida DBH. Irudiak ikasleen, familien eta irakasleen nortasuna biltzen du. Identitatea sortzerakoan hainbat balio hartu dira kontutan, hala nola aniztasun-mezua, pertsonei dagokionez, eta ikastetxearen tamaina handia kontutan hartuta. Ikastetxe publikoa izanda, maila eta eskakizun akademiko handia ere eskaintzen du.
Markaren irudia sortzeaz gain, beharrezko aplikazioak eta sistema grafikoa sortu dira, markak bere beharren araberako garapena eduki ahal izateko.