Azaroak 25erako kanpaina proposamena, Indarkeria Sexisten Aurkako Nazioarteko Eguna, Donostiako Udaletxeko Berdintasun Sailarentzat.
Kanpaina hau 6 kartelez dago osatua, bakoitzean egunerokotasunean entzuten eta irakurtzen diren esaldi eta komentario matxistak agertzen dira. Bakoitzak bere erantzuna du eta ilustrazio batek laguntzen dio kartelari. Kartelaz gain, programaren maketazioa, eta web orriko eta sare sozialetako edukia sortu da.